Azaroaren 26an Donostiako Aquarium ederrean bisitaldi gidatua izan genuen, First Lego League lehiaketarako proiektu zientifiko bat aukeratzeko.
Bisita egin ahal izan genuen Innobasquen (Euskadin First Lego Leaguerekin lotutako guztiarekin arduratzen den enpresa) laguntzari eta berak egindako kudeaketari esker. Aquariumerako sarrerak berak eman zizkigun taldeei laguntzeko animaliekin egin beharreko proiektu zientifikoa egiten.
Bisitan, aurrena, aurkezpen edo hitzaldi bat eman ziguten animalien egoerari buruz ( itsasoko zaborrarekin arazoak eta gizakiontzat baliagarri diren ezaugarriak), aquariumeko berezitasunak animaliei buruz, instalakuntzak, marketinga etab… Eta bisita pribatua aquariumetik. Kanpoko jendeari itxita dauden guneetatik, laborategietatik etab…..
Donostiako Aquariumeko bisita nolakoa izan zen eta zer erakutsi ziguten
Hitzaldia eman diguna eta Aquariumari buruzko guztia erakutsi eta azaldu diguna Xabier Lesaga da (marketing eta komunikazio arduraduna). Zenbait kasu azaldu zituen non animaliak (arrainak, hegaztiak etab…) eta gizakiek elkarri eragiten dioten modu berezi batean. Kontatzen zuen gizakiok animali mota baten ezaugarriak hartzen ditugula gizartearen hobekuntzan erabiltzeko. Adibidez marrazo baten azalaren ezaugarriak dituen neopreno bat erabili zen igerilari profesionalak abiadura handiagoz igeri egiteko. Baina trajea debekatu zuten eliteko igerilariak munduko markak asko jaitsi zituztelako. Edota “Cofre” arraina edo zenbait hegaztiren aerodinamika ikusirik auto eta tren azkarragoak eta hobeak egin daitezke. Baita ere marmokaren ezaugarriak ikusita ingeniariak antzeko robotak egin ditzakete itsasoa kamerekin ikertzeko.
Gainera arazo larria eta oraindik konpondu gabea aurkeztu zen gizakiok itsasoko animaliei eragiten dioguna: itsasoko kutsadura. Agian ez gara konturatuko baina oso arazo larria da: munduan urteko itsasora botatzen dira 8 miloi tona zabor eta plastiko (zuzenean edo zeharbidez). Hau izan liteke proiektu zientifikorako aukera gaur egungo arazoa eta eztabaida handia sortzen duena.
Aurkezpenaren ondoren Aquarium barrutik ibili ginen, marmokekin eta itsasoko beste animalia batzuekin ikertzen ari diren laborategiak, arrainentzat dituzten itxiturak (gaixo edo zaurituta daudenerako), bisitariak ibili ezin diren lekuak eta itsasoko animalia jaio berriak hazteko dituzten lekuak ikusiz. Gainera Aquariun guztian zehar ibili ginen animaliak arretaz ikusiz eta arduradunaren azalpenak entzunez. Marmokak ikusi genituen uretan igeri eta arrain asko, bereziak eta oso desberdinak. Gainera ikusi ahal izan genuen marrazo beldurgarriei jaten ematen beren ikaragarrizko Aquariumean gure gainetik pasatzen ziren bitartean.
Oso lagungarria izan genuen, Gorkak, First Lego Leagueko Euskadirako argazkilariak emandako informazioa. Gure bisitaldiaren argazkiak egiteaz gain bestelako laguntza ere eman zigun. Nora joan gintezken informazio bila esan zigun, adibidez “Bcam”-era, matematikoen enpresa bat, han animaliei buruzko estatistika datuak jasotzera gero gure proiektuan erabili ahal izateko. Edota “Neiker”-era, animalia enpresa bat, baserriko abereei buruzko informazioa jasotzeko leku aproposa.
Laburbilduz bisita hau oso erabilgarria izan dugu. Aukera gehiago izango ditugu konkurtsora aurkezteko proiektu zientifikoa aukeratzeko garaian. Gainera oso atsegina eta entretenigarria izan da. Ikustaldi dibertigarria, egin behar dugun proiektu zientifikoari buruzko ideiak argitu dizkigu eta gainera Aquarium zoragarria ikusi ahal izan dugu oso jende gutxik ezagutzen duen moduan eta zalantzarik gabe aho zabalik utzi gaitu.
Dakizuen bezala, jarraitu ditzakezue konkurtsoaren azken berriak eta gure parte hartzea:
Recent Comments