14. Coca Cola saria. Euskarazko narrazio laburren lehiaketa.
Pasa den ostiralean, martxoak 10, DBH 2. mailako Telmo Bilbao, Pablo Logroño eta Jesus Gutierrez ikasleek Coca Colak antolatutako narrazio lehiaketan parte hartu zuten.
Ikastetxe desberdinetako gaztetxoak Deustoko Unibertsitatean elkartu ziren, urduritasuna eta ilusioa ziren nagusi guztien arpegietan. Lehiaketan sartu bezain laster jostailuzko argazki makina bana eman zieten, bertatik begiratuz “Ez dugu ikusten ikusten duguna baizik eta garena” esaldia irakurtzen zen. Hori zen beraien narrazioa egiteko erabili behar zuten esaldia. Minutu batzuk pentsatzen eman eta gero, idazten hasi ziren.
Hiru istorio oso desberdin idatzi zituzten gure ikasleek baina oso pozik irten ziren. Esperientzia polita izan da beraientzat. Orain ea sariren bat irabazten duten itxarotea geratzen zaigu!
Recent Comments