• Español
  • English
  • Euskara

La persona, lo primero. 

Navegamos a tu lado.

DBHko 1. eta 2. mailako areto-futbol taldeak irabazi zuen Euskadiko Txapelketa bere kategorian.
Gipuzkoako talde guztiak atzean utzi ondoren, Eraingo DBHko 1. eta 2. mailako areto-futbol taldeak Bizkai eta Arabatar taldeak garaitu zituen.

Lehenengo partiduan, nahiz eta 1-0 galtzen hasi Arabarren aurka, 3-2 irabazten bukatu zuen gure taldeak. Garaipen horren ondoren, Bizkaitar taldeari irabazteko eta trofeoa etxera ekartzeko itxaropen handia zuen. Bigarren partiduan, taldearen nagusitasuna agerian geratu zen 3-1 emaitzarekin irabazi zuelarik.

2016ko Euskadiko Txapeldun taldea osatzen dute jokalari hauek:

D. Pedro Tejero (entrenatzailea), Pablo Logroño (DBH 1. maila), Borja de Carlos (DBH 2. maila), Iñigo Goñi (DBH 1. maila), Carlos Miner (DBH 1. maila), Gonzalo Arana (DBH 2. maila), Tomás Visiers (DBH 2. maila), Ignacio Díaz (DBH 2. maila), Ramón Iruretagoyena (DBH 2. maila), Iñigo Zabalza (DBH 1. maila), Jesús Gutiérrez (DBH 1. maila), Juan Pombo (DBH 2. maila) e Iñigo Ganuza (DBH 1. maila).