• Español
  • English
  • Euskara

La persona, lo primero.

Navegamos a tu lado.

43344
Select Page

MUTUALITATE LIBURUXKA

Eskolak ikasle guztientzako Derrigorrezko Istripu Asegurua kontratatua dauka. Aseguru honek Eraineko eraikinetik kanpo eta barne gertatzen diren istripu guztiak estaltzen ditu, bai eskola orduetako ekintzetan gertatutakoak eta bai eskolaz kanpoko ekintzetan gertatutakoak ere.

 

Eskola orduetan istripu edo larrialdirik egongo balitz, modu aproposenean familiarekin harremanetan jarriko ginateke.Eskolan istripuren bat gertatuko balitz eta honen ardura hartu ezingo bagenu, edo egoera larria izanik familiarekin harremanetan jartzea zaila balitz, eskolako pertsona batek ikaslea osasun-zentrora eramango du eta familiarekin harremanetan jarriko da lehenbailehen agertu daitezen.

 

Ikasleren batek bere sendagilearen jarraipen dokumentuan desegokiespen garrantzitsuren bat edo datu garrantzitsuren bat edukiko balu, familiako sendagileak ikaslearen espediente pertsonalarekin batera gordeko den, eta edozein gertakariren aurrean erreferentzia bezala erabiliko den txosten bat egingo du.

 

» Mutualitatea

Gure ikastetxe taldeak, talde izaera duen eta ikastetxe bakoitzeko ikasle guztiak babesten dituen Hezkuntza Eskola Aseguru bat dauka. Aseguru honek, eskola garaia amaitu bitartean ikasle bakoitzaren eskolaratze gastu guztiak estaltzen ditu, asegurudun ezkontideetako baten heriotza edo ez-gaitasun absolutu eta iraunkorra ematen bada. Kasu honetan bigarren ezkontidearen estaldura zabaltzea gomendagarria litzateke.

Ikasle bat gure ikastetxeetako batean sartu orduko, Hezkuntza Eskola Asegurua izatera pasako da automatikoki, betiere asegurudunak Asegurua izateko atxikimendu baldintzak betetzen baditu.

 

Reglamento de Prestaciones para el Seguro Escolar de Educación