• Español
  • English
  • Euskara

La persona, lo primero. 

Navegamos a tu lado.

Lehen Hezkuntzako 5. mailako irakasleek oporren itzulerarako liburutegi on bat gelan izatera animatu gintuzten . Esan eta egin.

Bakoitzak ekarri dugu, momentuz, egungo liburu on pare bat: entretenituak, akziokoak, misteriozkoak, barregarriak edo tragikoak. Gainera Lengua Sailak gazteentzako klasiko batzuk ekarri dizkigu pixkanaka irakutzen hasiko garenak.

Lehen zerbait irakurtzen genuen, orain gehiago irakurtzen dugu, klasean tarte libreetan irakurtzen dugu eta etxean ere. Gure liburutaz hitzegiten dugu, irakurtzen ditugun liburuak konparatzen ditugu hobea zein den ikusi eta ondoren hartzeko, liburuen kritikak egiten ditugu.

Konturatu gabe, ondo pasatzeaz gain, hiztegia eta ortografia ikasten ari gara, gure idatzizko adierazpena hobetzen…. ¡A zer pagotxa!