Urriaren 15ean, larunbata, Erain, Erain-Txiki eta Eskibel-eko familiak elkartu ziren familia egun bat ospatzeko, ez bakarrik parte-hartzean marka lortuz, baizik eta elkarlanean ere.
2 eta 3 urteko guraso eta haien familiak elkartu zituen minimotorren txapelketarekin hasi zen eguna. Sarien eta diplomen banaketaren ondoren, beste parte-hartzaileak elkartu ziren. Boluntario taldeek guztia modu hobezinean funtzionaraztea lortu zuten: Otordua -geroz eta menu askotarikoagoa- barbakoa, tonbola – opari ederrekin- taberna- aurten garagardo makina eta guzti eta oso pertsonal trebea- izozki eta goxoki postua, etab.

Puzgarriak, ohe elastikoak eta zezen mekanikoak ez zuten atsedenik izan. Bingoak denak elkartu zituen, guraso eta ume, “bonbo birtualaren” inguruan sariren bat kantatzeko nahiarekin.
Buruhandiek txikiei eta ez hain txikiei korri eginarazi zieten zelaigune guztian zehar. Nahiz eta ondo ez dakigun nork korri eginarazi zion nori.
Bukatzeko, itxarondako KTA2 taldearen kontzertua, giroa alaitu eta batzuk dantzan jarri zituena.
“Behar duen Elizari Laguntza” erakundera joango den azken bilketa ezagutzeko zain gauden bitartean, larunbatean guztiok festa giro hobezinaz gozatzea lortu zuten boluntario eta parte-hartzaile guztiei eskertu nahi diegu beraien ekarpena.

Eskerrak ere lagundu duten enpresa eta partikular guztiei: Supermercados BM, Todo-Todo Supermerkatuak, Urkabe, La Gula del Norte, Conservas Serrats, Chocolat Factory, Calzados UNISA, Javier Simorra, Ternua, Intxaurrondo sagardotegia, Salaberría sagardotegia, Beti-Jai jatetxea, Jana ileapaindegia, Licorera Vasca Olañeta, Coca-cola, Montte, Tallunce, Iluminación Jorge San Martín, Gure-Bus, Tuco, Lurauto, Chocolates de Mendaro Saint Gerons, Conservas Ortiz, Bankinter, Amaiketako, Mercamueble, FNAC, Arantxa Azpiroz ileapaindegia, La cama del descanso, PK454, La Madame jatetxea, Cervezas Basqueland, Helados Frigo, La Canasta taberna, Petit Comité eta Ruiz de Azua farmazia.

GUZTIOI, ¡¡ ESKERRIK ASKO!!