Batxilergoko 1. Mailako Álvaro Aramendi, David Carrizo, Julio Fernández de Betoño eta Iñigo Olazabal ikasleek osatutako JOTAKE taldea datorren apirilaren 8an, ostirala, Madrilen jokatuko den lehiaketako 5. edizioko fase nazionalerako sailkatu da. Finalera azaroan hasitako 2.200 parte hartzaileen arteko 100 talderik hoberenak joango dira.
Aurten 6 taldetan sailkatutako Eraingo 22 ikasle izan ditugu parte hartzaileen artean eta beste 2 talde sailkatzeko zorian izan dira.
Young Business Talents “RSE Enterprise 2020” plataforma estrategiko europarraren barnean kokatutako saiakera da. Garapen lerro honen helburuak enpresek gizartean duten garrantzia nabarmentzea eta Espainiako lehiakortasuna areagotzea dira, lanerako gaitasunak fokatze jasangarriaren bidez bultzatuz.
Proiektua lau herrialdetan garatzen da aldi berean –Espainian, Italian, Portugalen eta Grezian-. Joan zen urtean 9.782 ikasle aritu ziren 2.818 taldetan banaturik; Espainian 5.324 ikasle aritu ziren 1.535 taldetan.
Recent Comments