• Español
  • English
  • Euskara

La persona, lo primero. 

Navegamos a tu lado.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte EUSKARALDIA ekimena burutuko da Euskal Herri osoan. Bultzatzaileek diotenez, euskararen erabilera areagotu eta eguneroko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa soziala izan nahi du ekimen honek.

Erain Ikastetxeak bat egiten du EUSKARALDIA ekimenarekin. Hori dela eta, gure ikastetxearekin lotura duzuen guztioi (guraso, ikasle, irakasle eta gainontzeko langileei) parte hartzera animatu nahi dizuegu.

EUSKARALDIAN euskara ulertzen duten eta 2018an gutxienez 16 urte bete dituzten herritarrek har dezakete parte.

Bi rol aukeratu daitezke horretarako, eta ariketa egiteko modu bana adieraziko dute.

* Ahobizi: “Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet”.

* Belarriprest: “Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut”.

Ekimenean parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da (IZEN-EMATEA). Izena ematen dutenek gomendioak eta zein rol aukeratu duten erakusten duen txapa jasoko dituzte. Honez gain, Euskaraldiak hizkuntza-ohituren aldaketan duen eragina ikertuko da.

Euskaraldiari buruzko bideo azalpen laburra duzue hemen:

Baita gaztelerazko azpitituluekin ere:

Hemen dugu, beraz, euskararekin esperientzia berri bat izateko aukera. Beharbada, ez zaigu erraza irudituko, baina ziur gaude mereziko duela. Ustekabe politak biziko ditugulakoan, eman izena EUSKARALDIAN!