Hondar ale bat

Abendua iristearekin batera, Erain Jainkoaren semearen jaiotzarako prestatzen joan da egunez-egun, eguneroko gauzetan, bakoitzak bere hondar alea jarriz: Gabonetako ikuskizunak, kiloaren  Kanpaina Solidarioa; maila bakoitzak txera handiz diseinatzen duen gela eta jaiotzen dekorazioan; Kapilautzatik jartzen duten arreta berezia guztioz gure barrenak ondo presta ditzagun gure Salbatzailearen jaiotza ondo bizitzeko, eta nola ez, Idazkaritzak, ikastetxeko  benetako gune nagusiak, jartzen duen interesa, aurreikusi bezala garatu dadin guztia. Ana Coto ere, Enrique jaunak urtero, otoiztegi aurrean, arraintxo eta guzti, antolatzen duen superjaiotzaren zaindari inprobisatu bihurtzen da.

 

Zentzu honetan, Nicolás Visiers eta Nicolás Segura, DBH 1eko ikasleek Enrique jaunari, bere egileari, elkarrizketa egin nahi izan diote eta Lenguako klaseko kazetaritza-nozioak praktikatu:

Elkarrizk.: Kaixo, Enrique jauna. Azken urte hauetan Eraingo “Jaiotza”ren sortzaile izan denarekin hitzegiteaz norbait arduratzeko garaia zela pentsatu dugu; beraz hemen gaude….

 

Zer sentitzen da Jaiotza bat egitean otoiztegiaren ondoan, Jaunarengandik hain gertu?

 

Enrique j.: Ba egia esan, poz ikaragarria sentitzen da, Jaunarengandik oso gertu egotearen sentipena, beti gurekin izatearena. Otoiztegiaren ondoko Jaiotza hau, Eguberriaren benetako zentzua haur eta ikasleei helarazteko modurik onena dela pentsatzen dut.

 

Elkarrizk.: Nola bururatu zitzaizun Jaiotza hau sortzea?

Enrique j.: Egia esan beti izan naiz oso trebea eta nire trebetasuna besteen gustokoak izango diren gauzak egiteko erabiltzea gustatu izan zait. Jaiotzak egiteko zaletasun handia izan dudanez ere, ideia modu naturalean sortu zen, lehenengo Txindoki jaiotzarekin eta ondoren Erainen.

 

Elkarrizk.: Otoiztegiko Jaiotzaren berezitasunaren bat aipa zenezake?

Enrique j.: Nire ustez, jaiotza arrunt eta xumea da, baina guztiei beti gustatzen zaie arrainak dituela, bizirik irauten dutela ikusteak harritzen nau, haur pilaren bisitaren ondoren…

 

Elkarrizk.: Hitz batez, Enrique jauna, uste dugu Jaiotza “arrunta eta xumea” ez beste guztia delako, baina beno, eskerrik asko eskaini dizkiguzun minutuengatik eta eskerrak Jaiotza zoragarri horretaz gozatzeko aukera emateagatik.

 

 

Plastika

DBH 2ko Plastikako gaietik ere, (“k”-z, euskaraz hitzegiteko eremua izatea ere nahi delako), ikasleak azaroaz geroztik murgilduta daude Gabonen prestakuntzan, hogeita bost zatiz osatutako, gelako ikasle bakoitzak bat, norberak bere “hondar alea” jarriz “beirate erraldoia “planifikatuz eta garatuz.

 

Alde batetik gaitasun artistikoak eta sozialak lantzen dituzte eta bestetik Eguberriaren sena barneratzen dute. Eginkizun sakona izan da eta batere “ikusten” ez zen lan batean, itsu, argi izan gabe guztiari gehitzen ziotena, murgildu behar izan dira mutil asko, Hala ere, ikasleentzat eta Eduardo Beunza jauna irakaslearentzat ere, benetan zirraragarria izan da ikustea, ikasle bakoitzak bere zatia jarri ahala, beiratea forma hartzen zihoala Familia Santua distira osoz agertzen ikusi arte, guztioi “zerbait” berezia sentiaraziz.

 

Elkarlanari buruzko ikasgai polita eta norbanako bakoitzak helburu bat lortzeko gogo biziz egiten duena guztion onerako izaten dela, adierazten diguna.