Diagnostikoaren Ebaluazioaren emaitzak berriki ezagutu ondoren, Cambridgeko Azterketa Ofizialenak argitaratu dira orain, Zentro Aztertzailea izanik Erain. Lehenengo emaitzen artean, Erain bereziki nabarmentzen da Euskadiko beste ikastetxeetako bataz bestekoarekin hiru hizkuntzen ezagueran.
Ingelesean, B2 (First Certificate in English) eta C1 (Advanced) mailarekin bukatzen duten ikaslegoaren ehunekoak. Horri gehitu behar zaio, gure ikasleen %80ak titulu horiek lortzen dituela ikastetxean egindako lanarekin, azterketa horiek prestatzeko akademietara joan beharrik gabe.
Ondorengo artikuluan, Javier Ormazabal ikasleak (Batxilergoko 1. maila) kontatzen digu bere esperientzia pasa den apirilean ikastetxean egindako azterketei buruz.
Aurten, ohi bezala, zenbait ikaslek Cambridge azterketen erronka onartu dute.
Gazteenek, DBH 2. mailako ikasleek hain zuzen (ikasgelako %25), beren Ingeles gaitasuna PET azterketa zailaren bidez artatu ahal izan dute. Bestalde, 13 ikaslek egin dute First Certificate in English azterketa. Gainera, horietako lauk soilik 14-15 urte baizik ez dituzte. Horiez gain, DBH 4. mailako ikasgelaren erdia oraindik emaitza jasotzeko esperoan dago. Baina, bereziki ausartak izan direnak, Batxilergoko ikasleak, aipatu nahi ditugu. Izan ere, oraindik gaindituko duten ez badakigu ere, lorpen handia da Cambridge Advanced Exam-a egitera ausartu izana.
Neure esperientzia kontuan izanik, aipatu nahi nuke mundu zail honetan etengabeko praktika, animoak eta hutsegiteak beharrezkoak direla aurrera egiteko. Hala ere, ikasleei beren erronkak lortzea opa diegu oraingoz. Zorte on eta zorionak!
Recent Comments