Astelehenean 10 egun bete ziren gure Eraingo ikasleak Dublinera iritsi zirenetik.
Lau aste hauetan zehar gure ikasleak irlandar ikasleekin batera ikasgela elkarbanatzen duten ikastetxeetara joaten dira eta ikasgelan naturaltasunez txertatzen dira.
Munabeko eta Eraingo bi irakaslek laguntzen diegu programan zehar eta guztien ongizateaz arduratzen gara. Lau aste hauetan zehar ikasle bakoitza familia dublindar desberdin baten etxean geratzen da, bertako egunerokotasunaz jabetuz eta ohiturak ezagutuz, bera, barneratzea orokorra da.
Larunbatetan turismoa egiten dugu; Rockbrook-ean elkartzen gara ingeles eskolara joateko eta ondoren txangoa egiten dugu guztiok batera.
Lehen egunean Bikingoen historia eta hiriaren Erdi Aroko historia gaitzat hartzen dituen Dublina museoa bisitatu genuen, eta bigarren honetan, Dublingo Zooa ikusi genuen.
Informazio gehiago nahi izanez gero, sortu dugun blog-a bisitatu dezakezue, bertan, berriak eguneratzen ditugu:
Recent Comments