• Español
  • English
  • Euskara

La persona, lo primero. 

Navegamos a tu lado.

Gaur Pilar Urraca elkarrizketatuko dugu; 23 urte daramatza Eraingo jangela eta sukaldeetako funtzionamendua eta garbitasuna zuzentzen.

Zer da ERAIN zuretzako?
Niretzako Erain nire itxea bezala da; nire lana, nire heldutasuna, nire baloreak garatu ahal izateko lorbidea da.

Pentsatzen dut, denbora honetan guztian aldaketa asko ikusiko zituzula ikastetxean. Horela da?

Noski baietz. Hemendik pasatu dira hainbat zuzendari. Eta bakoitzarekin zerbait aldatu da Erain. Bakoitzak bere ikutu pertsonala eman dio. Hala ere, funtsean, estiloan, ideietan ez da aldaketarik egon; bai, ordea, instalazioetan. Horretan, hobekuntzak handiak izan dira.

Nolakoa da ikasle eta irakasleekin duzun harremana? Zer azpimarratuko zenuke?

Pertsonekin lanen ari gara eta esan daiteke harremanak atseginak direla; bai ikasle, bai irakasleekin. Batzuetan entzuten dut nolakoak diren beste leku batzuetako harremanak eta pentsatzen dut “eskerrak hemen horrelakorik ez den gertatzen”

Azpimarratuko nituzke irakaslegoaren apaltasun eta hurbiltasuna, eta ikasleen errespetu handia.

Zer gustatuko litzaizuke jangelan ikastea ikasleek?
Batik bat nahiko nuke egunero jatekoa edukitzeagatik duten zoriaz jabetzea. Gainera, mahaian gizalegez jokatzen ikastea baliagarria izango dute bitzitza guztirako.

Jangelako zerbitzuaren barruan, zer pentsatzen duzu familiek gehien baloratzen dutela?

Nire ustez, gehien baloratzen dutena da euren seme-alabek dieta orekatua edukitzeak ematen dien lasaitasuna; baita jangela ondo zainduta dagoela eta ikasleek denetarik jaten ikasten dutela jakiteak ere.

Eta zure oroitzapen kuttunena zein da?

Asko dira baina irakasle eta gurasoeen arteko Eguberriko afaria aukeratuko nuke. Izan ere, gurasoen ahaleginei esker, ekintza oso familiarra eta atsegina da.