• Español
  • English
  • Euskara

La persona, lo primero.

Navegamos a tu lado.

43344
Select Page

DBH 2. mailako ikasleek denboraren lerroa sortu dute kurtso guztian ikusitako materia errepasatzeko

Bizantziar Inperioa, Inperio Karolingioa, Islama, Erdi Aroa, Erromanikoa, Gotikoa, Amerikaren aurkikuntza… gertakizun ugari ikusi ditugu aurten Gizarteko ikasgaian eta denboraren lerroa eginez urte osoan ikusitakoa laburtzeko aukera izan dugu.

Gure sormena, talde lana, edukien jakintza, hizkuntza…erabiltzeko aukera eman digu lan honek. Bi astetan era desberdinean lan egin dugu eta atera zaizkigun emaitzak oso ikusgarriak izan dira. Urte osoan ikusitakoa berriro gogoratu, gertakaririk nagusienak aukeratu, edukia laburtu, datak aukeratu…lan handia egin dugu baina oso gustora aritu gara.

Kurtsoari amaiera emateko era egokia iruditu zaigu!