• Español
  • English
  • Euskara

La persona, lo primero. 

Navegamos a tu lado.

<<‘Konsti’ko oholtzatik bandera altxatzen ikusteak zoriontsu egiten nau>>

Egun hauetan <<alai eta pozik>> dagoela aitortu du. Eta bere ohiko <<viva Rusia>>ri <<viva Donostia eta viva Gaztelubide>> gaineratzen dio. Sukaldari, idazle eta showman den David de Jorgek 19ko gauean Gaztelubideko Urrrezko Barrila jasoko du eta gero elkartearen, beraren, danborradaren kide izango da. <<Niretzat hunkigarria izango da Konstituzio Plazan oholtzatik bandera altxatzen ikustea>>, pantaila txikiko Robin Food ezagunak aitortzen du.

<<Mendiren deia jaso nuenean, Gaztelubideko lehendakaria, Urrezko Barrila eman zidatela jakinarazteko, Gipuzkoako gizonik zoriontsuena sentitu nintzen>>, azaltzen du. <<Bidasoakoa naiz baina beti biziki bizi izan dut Daborradaren festa, txikitatik, are gehiago nire emaztearekin nagoenez gero, donostiarra eta egun horretako ospakizunaren benetako zalea>>, gaineratzen du sukaldariak.

 

Pasa den urteko Urrezko Barrila sukaldetako eta pantailako beste pertsonaia bat izan zen, Karlos Argiñano.<<Hori esan nion Mendiri: ez al gara sukalari gehiegi? Karlos Argiñano bezala tipo baten ubera jarraitzeaz liluratuta nago, handia sukaldean eta telebistan>>.

David-entzat ez da bere lehenengo esperientzia izango danborrari bezala <<Umetan Eraingo, nire ikastetxeko, Danborradan atera nintzen eta oso ondo pasatu nuela gogoratzen dut. Heldutan, Los Corcones-eko danborradarekin, nere koadrila donostiarrarekin, atera nintzen. Eta noski, urtero festa bizitzen dut lagunekin Alde Zaharreko edozein jatetxetan sortzen diren prestatu gabeko danborradetan>>.

Egunkari honetako sukaldari eta gastronomi-esatariak aholkulari onak ditu alboan. <<Nire lagun Martin Berasategi festako eta Gaztelubideko klasiko bat da, beraz, ondo aholkatuko nau. Benetan, lagun arteko gaua izango da, han baitago ere Manolo, Martinen anaia, crack bat dena, eta Ane, bere alaba, aurten Gaztelubideko danborradan irteten dena ere. Eta Mendi ere lagun ona da, elkarteko beste ohiko batzuez gain>>.

David de Jorge ondorengo egunetan entseguetara joango da <<freskatzeko>> Danborradaren erritmoak, nahiz eta badakien gaueko emozioak <<trastabilatutako rataplanen bat emanaraziko didan agian, baina espero dut asko ez antzematea>> esaten du irribarrez.

Beste urte batzutan hiriko Urrezko Danborra 19ko Gaztelubideko afarira joan ohi da ere. Iaz, adibidez, saritutako Cristina Iglesias-ek Argiñanorekin, Urrezko Barrila, eta afalondoko eskupeko musikal batekin gozarazi zien Ainhoa Artetarekin mahai partekatu zuen. Aurten ez da Urrezko Danborrik izango <<eta pena da>>, aurreratzen du David de Jorgek. <<Lastima da adostasunik lortu ez izana bere sari handia izateko aurten Donostiak>>.

Robin Foodek orain <<telebista lugorrian utzia du>> berak dioen moduan. <<Sukalde betekada dago telebistan eta hobe da itxoitea. Orain aprobetxatzen dut idazteko eta proiektu berriak prestatzeko, asko ditudala>>, baieztatzen du. Horien artean, geldialdia aprobetxatu ebakuntza estetiko bat burutzeko, egiteke zuena argaldu ondoren, telebistaren bidez publikoa izan zen prozesua eta soberako azalak kentzearekin amaituko dena. <<Dotore-dotore geratuko naiz>>, esaten du txantxetan.