Pasa den ostiralean, urriak 21, Eskibelgo Infantilek eta Erain-txikiko 5 urteko ikasleek Erain bisitatu zuten eta hurrengo ikasturtean berain lagunak izango direnak ezagutzeko aukera izan zuten.

Lehen Hezkuntzako ikasleek etorkizunean izango duten eskola erakutsi zieten eta haiekin eguna pasatzeaz gozatu zuten. Gurasoak bazkaltzera gonbidatu zituzten eta Eskibel eta Erain-txikiren arteko ohiko partiduarekin amaitu zen eguna. Merezitako berdinketa izan zen emaitza.