• Español
  • English
  • Euskara

La persona, lo primero. 

Navegamos a tu lado.

Azken aste honetan DBH 3. mailako ikasleek bidaia agentzia batean bezala egin dute lan Euskara klaseetan.

Erronka: aita, ama, 16 urteko semea eta 5 urteko alabarekin asteburu batean egin dezaketen bidaia bat antolatzea. Baldintza: ezin dituzte 1000 euro baino gehiago gastatu.

Adimen desberdinak landu dituzte lan honetan zehar: ahozko eta idatzizko komunikazioa euskaraz landuz adimen linguistikoa, adimen artistikoa kartelak eginez, adimen matematikoa kontuak ateraz…Lan guztia taldetan egin dute beraz, taldean lan egiten, ideiak konpartitzen, besteen iritziak entzuten ere ikasi dute.

Oso ongi pasa dute lan hau egiten eta beraien bizitzarako gauza asko ikasi dituzte. Ez da hain erraza bidaia bat planifikatzea.