Batxilergoko 1. mailako Biologia jakintzagaieko aste honetako laborategiko praktika, loreen petaloetan mikroskopioaren bidez osmosia aztertzeari buruzkoa zen.
Horretarako petaloaren bi lagin mehe eta zeharrargiak lortu behar ziren, bat txorrotako urarekin busti eta bestea gatzez asetutako disoluzio batekin (zehazki potasio kloruroarekin, KCI).Lehen laginak homogeneoki arrosatutako zelulak zituen, bigarrenak, petalo berekoa izan arren, zelula gardenak kolore gorri ilunagoko tantatxo batekin zituen. Fenomenoak osmosi izena du: ura gatz gutxiago dagoen lekutik gehiago dagoen lekura mugitzen da, pigmentua duten poltsen (bakuolo izenekoak) mintza zeharkatuz. Horregatik, bigarren kasuan, bakuoloak txikiagoak eta kolore sendoagokoak dira: ia ur guztia galdu dute eta pigmentua kontzentratuago geratu da.
Recent Comments