Aurreko ikasturteetan bezala eskolak ikasleei eskaintzen die formakuntza beren bilakaera egokirako han garrantzizkoa den gai honetan. Jarrain DBHko 2. mailako hiru ikaslek iritzia emango digute formakuntza honi buruz:
Urriaren 24ko astean Rocio, Pertsona eta Bilakaera fundazioko partaidea Erainera etorri zen afektibitatea eta sexualitateari buruzko saioak ematera lehen eta bigarren hezkuntzako talde batzuei.
DBHko 2. mailan lantzen ditugu zenbait gai: pubertatea eta aldaketa fisiko eta psikologikoak. Lehendik ezagutzen genuen, LHko 6. mailan ere gurekin egon zen gure aurreneko saioetan eta horregatik gure harremana estuagoa izan zen.
Zalantza asko izan genituen adin honetan aldaketak beste adin batzuetan baino llamativoagoak et azkarragoak izaten baitira eta horregatik ez dakigu adierazten jasaten ditugun aldaketa hauek. Rocio, gai honetan aditua izanda, gure galderak, asko gainera, oso ondo hartu zituen bere denbora murriztu bazuten ere. Asko ikasi genuen eta DBHko 4. mailan formakuntza honekin jarraitzeko gogoa daukagu.
Hugo L., Pablo M. eta Carlos M. (DBHko 2. maila)
Recent Comments