Dakizuen bezala urteak daramatzagu ate irekien jardunaldiak antolatuz gure hezkuntza proiektua aurkezteko. Aurten modu berezian egin nahi dugu jarduera hau.

Azaroak 24 eta 25ean, goizez eta arratsaldez, ikusi ahal izango duzue nola egiten duten lana gure ikasleek 1. mailatik 6. mailaraino.

Parte hartzaileei hitzalditxo bat emango dizuete eta irakasle batek lagunduta LHko geletako ikasleak nola lantzen duten gure proiektu pedagogikoa ikusi ahal izango duzue (Thinking Based Learning, Matematika, Talde lana, Ipad-a gelan, Euskara eta Ingeleraren ikaskuntza komunikaziora bideratuta). Bisitak ordubete eta hiru ordu laurden irauten ditu ( norbaitek lehenago irten beharko balu arazorik gabe alde egin dezake).

LHko familia guztiak parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Eta Eraingo proiektua ezagutzeko interesaturik dauden lagunak badituzue, gonbidatu ditzakezue.

Hobeto antolatzeko, jardunaldiak bi egunetan zehar egingo dira, eta eguneko bi ordutegiekin. Oso garrantzitsua da ikastetxeko web orrian izena ematea eta eguna, ordua eta ibilbidea aukeratzea.

Eskibel eskolak ere antzeko jardunaldiak antolatu ditu egun horietan.