Joan den urriaren 10ean, Arrasateko Arizmendi ikastolako irakasle talde bat Erain ikustera etorri zen. Pedagogiako eta metodologiako arduradunak ziren eta gure zentroko berrikuntza proiektuak ezagutzera etorri ziren (hirueletasuna, pentsamentuan oinarritutako ikaskuntza, Ipad-a gelan…)
Bi klaseetan egon ziren ( DBHko 2. mailan eta LHko 6. mailan) gertutik ikusteko nola erabiltzen diren metodologia hauek gelan. Talde teknikoko kideekin bildu ziren ezartze prozesuak nolakoak izan diren jakiteko.
Arizmendi ikastola 12 zentrok osatzen dute, LH, DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketakoak Leniz bailara inguruan. Hezkuntza eredu berezia eskaintzen dute, konfidantzaren pedagogian eta integrazioan oinarrituta, etapa bakoitzean proiektu zehatza osatuz.
Erainen ustez hezkuntza inguruko esperientzien elkartrukatzeari ateak irekitzea hobetzeko eta aberasteko aukera da eta Arizmendi ikastolarekin bat dator planteamendu honetan. Beraz, berehala, gu izango gara beren metodologia proposamena ezagutzera joango garenak.
Recent Comments