• Español
  • English
  • Euskara

La persona, lo primero. 

Navegamos a tu lado.

Denok oso ondo dakigunez, maiatzaren lehen igandean amaren eguna ospatzen da. Batzuek esaten dute merkatarien asmakeria bat dela; beste batzuek, berriz, beti ospatu behar den zerbait dela (???). Iritzi ezberdinak, bai horixe.

Baina gure ikastetxean, egun honen ospakizunari laguntzeko badaude beste arrazoi batzuk: maiatzean Ama Birjinaren hilabetea ospatzen dugu, eta hori gutxi bada, maiatza loreen hilabetea da, Loreila. Horrelaxe dio esaera zahar batek: “martxoa haizetsuk eta apirila euritsuk, egiten dute maiatza ederra eta loretsu”.

Hori dela eta, ikasleekin zenbait oparitxo xume egitea erabaki genuen. Hauek eskulanetan edo hizkuntza saioetan egin ziren: loreak, marrazkiak, olerkiak, …
Egia esan, oso politak gelditu ziren. Hemen azpian dituzue 1. Mailakoek eta 3. Mailakoek burutu zituzten loreak.