Azaroaren 27an txangoa egin genuen. Familiarekin egiten genuen lehenengoa.
Eguraldia portatu zen eta eguzkia izan genuen egun guztian zehar. LHko zenbait familia, Ola sagardotegian elkartu ginen eta Aitzondoko ur-jauzira abiatu ginen. Aldapa batzuk igo ondoren bertara iritsi ginen. Han ausart batzuk bakarrik pasa zuten erreka eta ur-jauzira iritsi ziren. Beste bide batetik jaitsi ginen, Irugurutzetako Labeetatik. Azkenean irteera puntura iritsi ginenean mokadutxo bat hartu genuen indarberritzeko. Hurrengo txangoaren zain gaude gogo handiz.
Recent Comments