• Español
  • English
  • Euskara

La persona, lo primero. 

Navegamos a tu lado.

Urtero bezala “kiloaren” kanpaina ondo joan da ikastetxeko ikasleen solidaritateari esker.

Lehen hezkuntzan kurtsoen arteko lehiaketak denen kontribuzioa bultzatzen du. DBH-n ere nabaria izan da eskuzabaltasuna arazo ekonomikoengatik, gure laguntza behar duten familiei esku bat botatzeko Gabonetako jai hauetan.

Kanpaina bultzatu duten ikasleek bigarren batxilergoko Aitor Rodriguez eta Pablo Avello izan dira ikaskideak motibatzen behartsuenentzat janaria ekar zezaten. Honela lortu dugu 900 kilo jasotzea. Batxilergoko 1. mailako hiru ikaslek bildu eta kontatzen zituzten goizero. Bildutako janari guztiak kaxetan satu eta eraman ditugu (furgonetan) Irungo Bentak auzoko Caritasera. Festa hauetan gure laguntza eskertzen duten familia behartsuetan banatuko dute.