LHko gaztetxoenak, 1., 2. eta 3. mailakoak, hain zuzen ere, patineteekin aritu ziren eta, ibilgailuarekin zuten trebezia azalduz, zirkuitu bat osatu zuten.
LHko gainontzeko ikasleek zenbait froga burutu zituzten. Hauexek izan ziren: ziklo krosa, amerikar froga eta patineteen erreleboak.
11:00 aldean etenalditxo bat egin zen hamaiketako xume batez indarrak berritzeko.
11:45ean geratzen ziren frogekin aritu ziren : bizikleta ginkana, patinete oreka edo abiadura, bizikleta geratua eta patineteen ginkana.
Ikasle zaharrenek, DBHkoek eta Batxilergokoek, lehen aipaturiko ekintzak egiteaz gain, erlojupeko igoera batean neurtu zituzten beraien indarra, abilezia eta azkartasuna.
Amaitzeko, lehiaketa guztietan gertatzen den bezala, sari banaketa ospatu zen.
Eguraldi zoragarri batek lagundu gintuen, jardunaldi osoa eguzkia gurekin eta tenperatura ezin hobea izan genuen eta.
Recent Comments