• Español
  • English
  • Euskara

La persona, lo primero.

Navegamos a tu lado.

43344
Select Page

Donostiako Kultur hiriburua ospatzen dugun honetan, San Sebastian eguna bereziagoa zen Donostiar guztiontzat, baita Erain-Eskibel konpainiakoentzat ere. Eguzkia lagun izan genuen ospakizunean.

Aurten, 5.000 haur donostiarrez gain, Donostiarekin batera Kultur Hiriburua den Wroclaw-ko 4.000 ikasle gehitu zitzaizkien. Bi pantaila handiren bidez hasi genuen elkarrekin festa eta guztiok batera jo eta kantatu genuen San Sebastian martxa.

Ez zen Kultur Hiriburuari egindako keinu bakarra izan. Sei ikaslek, Eskibelgo Paula Agut barne, Donostia eta Europako banderekin ireki zuten bidea. Gainera, Europako ereserkia gehitu zen eta konpainia guztiek erakutsi zuten Kultura Hiriburuaren gorbata beren jantzien artean…

Aurten ibilbidea laburregia egin zitzaigun. Batzuek hasi dute datorren urteko danborradarako atzerako kontaketa!