Joan den ostiralean “Lehen Hizkiak” Familia Orientazio Ikasturtea hasi zen eta 35 senar-emaztek parte hartu zuten.

Aurten, Erain eta Eskibelek antolatutako ikastaroak lau saio ditu eta gurasoek seme-alaben hezkuntzan duten lanean ikastetxeak duen arduraren eraginez sortu da. Urteroko esperientzia positiboa izaten da, izan ere, helburua ez da eguneroko arazoei konponbide magikoak ematea, baizik eta egiazko kasuen bidez, familian gertatzen denaz hausnartzea, arazo posibleak aztertzea eta konpontzen saiatzea.

Familiaren, senar-emazteen eta norbanako bakoitzaren gida izan nahirik.

Aurreko urteetan bezala, haurrak zaindurik egon daitezen eta jaso aurretik afaldu dezaten haurtzaindegi zerbitzua jarriko da.