Argazki galeria

Urtero bezala, urriaren 6a ospakizun eguna izaten da Erain Ikastetxean eta honekin batera ohitura bihurtu den Udazken Olinpiada ospatu genuen bertako ikasle eta irakasleok. 

Eguraldia izan zen arerio nagusia baina goiz guztian zehar errespetatu egin zigun eta arazorik gabe egin ahal izan genituen goizeko ekintza guztiak.

Meza Santuaren ostean, KROSSa izan zen lehengo froga. 3, 2, 1, YA! Hortxe atera ziren ikasle guztiak ziztu bizian aldapan gora. Imagina ezina bazirudien ere, bi ikaslek, Carlos de Lecearen errekorra (5 min 16 seg) gainditzeko balentria eta gaitasunak erakutsi zituzten. Unai Aranzadik 5 minutu eta 15 seg-ko denborarekin ERAINgo 2.markarik onena eskuratu zuen. Eta guztietan azkarrena: Ignacio Serrats 5 minutu eta 13 segunduko denborarekin. ZORIONAK IGNACIO!!!

Jarraian errelebo, lokotx eta zaku lasterketetara pasa ziren. Umorea eta pique sanoa ez ziren faltatu froga guztietan!

Bazkal orduarekin batera iritsi ziren laino beltzak, haize zakarra eta euria. Bertan behera gelditu ziren arratsaldeko ekintzak. 

 

 

MERENDOLAREN IRABAZLEAK:

DBH 2.MAILA

DBH 3.MAILA

BACHILERGOKO 1.MAILA

 

ZORIONAK TXAPELDUN GUZTIEI!!!