Joan den apirilaren 29an Eraingo 40. Txirrindulari Itzulia ospatu genuen ikastetxean. Urtero bezala, LH 4. mailatik Batxilergoko 2. mailara arteko ikasleek hainbat probetan parte hartzeko aukera izan zuten: Erlojupekoa, Ginkana, Amerikarra, Geldirik eta Ziklo-Crossa.

Aurten gainera, LH 1 eta 3 bitarteko txikienek “patinetean” zenbait proba egin zituzten: ibilbidea eta futbol-scooter proba.

Eguraldi onari esker, jadanik ikastetxeko ohiko bihurtu den, jardunaldiko kirol txapelketa ederrenaz disfrutatu ahal izan genuen.