E-LEARNING AWARDS

Gure hezkuntza-
bideoen atariak Europako
bigarren saria jaso du,
parte hartu duten 800
lanen artean. [Ikusi]


iTUNES

[Ikusi]


BIDEO
ZIENTIFIKOAK

Bideoen artean zen-
bait sail eskaintzen
dugu: oso interesga-
rri dira Natur Zien-
tzietakoa, Disekzioe-
na eta Fisika eta
Kimikakoa. Beraietan,
ikasleek garatutako
laborategiko prakti-
kak eskaintzen ditugu.
[Ikusi]


DONOSTIAKO AUZOAK

Batxilergoko l.eko
ikasleek Donostiako
auzo garrantzitsuenak
aztertu eta bideo labu-
rretan aurkeztu
zituzten beren lanak.
[Ikusi]


IKURREZKO
ERAIKUNTZAK

Hemen dituzun 7 bi-
deoak, herri hauetan
ezagunenak diren
eraikuntza batzuei
buruzko lanak dira,
ikasleek burututakoak:
Artzain Onaren Kate-
drala, Koruko Ama,
Carlos Vren Paradorea,
San Martzial Ermita
eta abar.
[Ikusi]

    Ekoizpena
  Bideogintza - Gai teknikoak

 

 


 

 

 

 

Gai teknikoak

Bideoak editatzeko eta Interneten argitaratzeko, badira zenbait programa salgai. Hemen duzu guk erabilitakoen berri:

1. Filmaketa: hobe da bideo kamera digitala erabiltzea (DV formatua). Kamera mota honez zuzen igaro daiteke informazioa ordenagailura.

2. Editaketa: irudiak ordenagailura igarotakoan muntatu egin behar dira (editaketa) berariazko programa batez. Guk bi gomendatuko dizkizugu:

  • Imovie 4.0: programa hau, bakarrik Macintosh (X.2 sistema eta ondorengoak) ordenagailuetarako da. Macintosh ordenagailu guztiek dute aplikazio bikain hau, sailetik. Oso intuitiboa da, eta erabiltzen erraza. Batez ere hezkuntzarako pentsatuta dago, 10 urtetik aurrerako ikasleentzat (baita txikiagoentzat ere).
    Irudiak bakarrik bideo pista batean edita badaitezke ere (audiorako bi pista ditu), editatu nahi dugun bideo motarako nahikoa da.
    Macintosh ordenagailuek bideo digitala editatzeko behar diren txartela grafikoak eta soinukoak dituzue, sailetik. Horregatik, eskolan erabiltzeko egokiak dira.
    - programa honi buruzko argibide gehiago eta eguneratzeak.
    - Hemen duzu eskuliburu erraz bat, gaztelaniaz eta ingelesez.
    - Gure lotura sorta
    .
  • Pinacle Studio 8: Windows ordenagailuak Windows Movie Maker programa dute, sailetik. Baina beharrezkoa da bideo txartel berariazkoa edukitzea irudiak inportatu ahal izateko bideo kameratik. Pinacle, salgai dauden txartel zabalduenetako bat da. Bideo digitala editatzeko programa erraz bat dauka. Imovie programak bezala, bakarrik bideo pista bat dauka eta audioko bi.
    - Programa honi buruzko argibide gehiago
    - Gidaliburua (kontuz, 50 Mega dira eta)
    - Gure lotura sorta

3. Pelikula AVI formatura esportatu: editatze programa hauek DV formatuan zuzenean erabiltzen dituzte irudiak. Horregatik, zure pelikularen tamaina oso handia izango da, oraindik. Esportatu beharra dago, zure pelikularen kopia bat jakineko formatu batera, Interneten ikusi eta argitaratzeko asmoz.

Zure pelikula esportatzerakoan aukeratu ahal izango duzu – bi programetan - formatua eta irudiaren neurriak: aukera ezazu AVI formatua eta gutxienez 400 pixeleko zabalera duen neurria. Zure pelikula oso luze ez bada, CD Rom batean sartuko da eta ikusi ahal izango duzu ordenagailu batean kalitate egokiaz. Formatu honetako pelikula bat Interneten zintzilika daiteke, baina bisitariak, ikusi baino lehen, osorik deskargatu behar izango du.

Pelikulak formatu honetan argitaratu nahi izanez gero, lehenago aipatu duguna baino askoz tamaina txikiagoan egin beharko zenuke: nahikoa duzu gutxitzea zabalerako pixelak, fotograma kopuru segundoko, eta abar, pelikularen tamaina asko txikiagotzeko. Formatu honetako pelikula batek ez luke Interneten 5 Megako tamaina gainditu behar, erraz ikustea nahi baldin bada.

4. Interneten denbora errealen argitaratzea (bideoa eskatu ahala). Formatu honek, bideoa deskargatu ahala ikusteko aukera ematen du: horrela bisitariak itxaron gabe denbora errealen ikus ditzake bideoak. Zure bideoak modu honetan argitaratzeko, hauxe behar duzu:

  • Bideoak argitaratzeko zerbitzariak bideo programa-zerbitzaria bat instalatuta izatea. Windowsek doaneko programa bat eskaintzen du: Internet Information Server eta Windows Media Servidces. Badira zerbitzu hau eskaintzen duten Interneteko hornitzaileak (adibidez, Arsys: bere salneurri estandarrean bideoak denbora errealen argitaratzeko aukera ematen du, 50 Megaraino, baina 5 bisitari batera gehienez jota).
    .
  • AVI formatuzko bideoak ‘wmv’ formatura bihurtzea. Horretarako WindowsMediaEncoder doaneko programa erabil daiteke (programa hau instalatu baino lehen, WindowsMediaPlayer erreproduzitzailea instalatu behar duzu; horrela, formatu honetan argitaratutako bideoak denbora errealen ikusteko aukera izango duzu).
    Programa honen bidez bideoen formatuak alda daitezke, batetik bestera. Aukera ezazu iturri bezala zure AVI formatuzko bideoa, eta zehaztu zure bideoa denbora errealen (streaming video) argitaratzko aldatu nahi duzula.
    Aukeran duzu zure bideorako azkeneko kalitatea. Gure aholkua bi bertsio egitea da: bata (24 kbps), interneteko konexio motela (modem) duten bisitarientzat, eta bestea (109 kbps), ADSL konexioetarako. Sortzen den artxiboari luzapena aldatu behar diozu: ‘wmv’ beharrean, ‘asf’ jarri behar diozu.


5. Zure bideoa web orri batetik lotu: lehenago esan dugunez, denbora errealen argitaratzeko programa duen zerbitzari batean egon behar dute bideoek. Zure web orriak, berriz, edozein web zerbitzarin egon daitezke. Sortutako pelikula lehenengo zerbitzarira bidali behar duzu, eta zure web orritik pelikula hori lotu, mms://217.76.128.22/carpeta/nombre-del-video.asf motako lotura baten bidez.

Hemen dituzu zure bideoak lotzeko aukera gehiago azaltzen dituzten zenbait lotura, era ikusgarriagoan egiteko:

- bideoa web orri baten barruan ager dadin
- bitarteko artxibo bat erabiltzea zure web orritik egindako lotura errazago izan dadin eta zure bisitarien nabigatzailea zerbitzaritik alda ez dadin
- Gure lotura sorta

Bideoak guk argitara ditzagun bidali nahi izanez gero, ‘avi’ edo ‘asf’ formatuak berdin erabil ditzakezu.




Nagusia - Bideoak - Ekoizpena - Parte hartu - Loturak - Harremanak
Colegio Erain Ikastetxea School