| Egin
ezazu zure harpidetza gure nobedadeen berri izateko
Bidal
iezaguzu zure email helbidea eta argitaratzen ditugun bideoen
berri emango dizugu
Bidali nahi al diguzu zure hezkuntza-bideoak
argitara ditzagun?
Nahi baduzu, bidal iezazkiguzu zure
bideoak eta web orri honetan argitaratuko ditugu. Bidali zure pelikulak
‘.avi’ edo ‘.asf’ formatuan CD Rom batean
edo DVDen gure posta helbidera, edo
eskatu guri FTP sarbide bat. Hemen
duzu zenbait ohar zure pelikulak
behar den formatuan helaraz diezazkiguzun.
Dagoeneko argitaratuta dauzkazun bideoak
ere lot ditzakegu
Dagoeneko argitaratuta dauzkazun bideoak lotzea nahi izanez gero,
lotura eta bideoaren eta egileen azalpen
labur bat bidaltzea besterik ez duzu egin behar. Gure web orrian
sartuko dugu.
Bidal iezazkiguzu bideo interesgarrien
helbideak
Hezkuntza-bideo interesgarriak argitaratzen dituzten beste web orriak
ezagutzen badituzu, aditzera eman iezaguzu
eta gure web orritik lotzeko baimena eskatuko dugu. Horrela Interneteko
hezkuntza-bideoen gure datu-basea handituko dugu.
Galderarik bai?
Baliteke hemen jorratutako gairen bat behar bezain ondo azaldu ez
izatea. Horregatik zure esanetara gauzkazu egin nahi dituzun galdera
guztiei erantzuteko. Emaguzu zure email
helbidea eta zure galdera, eta ahal dugun lasterren erantzungo dizugu.
|