E-LEARNING AWARDS

Gure hezkuntza-
bideoen atariak Europako
bigarren saria jaso du,
parte hartu duten 800
lanen artean. [Ikusi]


iTUNES

[Ikusi]
    Hezkuntza-Bideo Digitala
 

Bideoa Hezkuntzan erabiltzeko modu asko dago.

Ikasleek egindako Bideo Bilduma bat eskaintzen dizugu, klasean jorratutako zenbait edukiri buruzkoak. Beraiek burutu dituzte, ikasgaiaren beste lan bat bezala. Horrela, ikasteko aukera paregabea izan dute; espero dugu beren lana ikusiz, beste askok ere ikasteko aukera izan dezan.

Ezinbestekoa izan zaie jorratutako gaian sakontzea, lehenbizi; eta gero, nola ez, bideo bat nola planifikatzen den, nola editatzen den, eta interneten nola argitaratzen den ikasi behar izan dute.

Bideo-editaketa, zinematografia-hizkuntza, programen esku-liburuak, eta abarren informazioa lortzeko, hona hemen lotura zerrenda bat.

Parte hartu nahi al duzu? Nahi izanez gero, bidal iezazkiguzu zure bideoak, edo esan lotura nora egin behar dugun. Zure esanetara gauzkazu edozein galderatarako.

Leku hau Erain Ikastetxeak garatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Eskualde Garapenerako Fondo Europarrak finantzatutako I+G+i egitasmo baten barruan. Erain Ikastetxeak Grimm Proiektuko kidea da. Egitasmoa garatzeko TECNUNeko eta Appleko aholkularitza izan dugu.




Nagusia - Bideoak - Ekoizpena - Parte hartu - Loturak - Harremanak
Colegio Erain Ikastetxea School