Martxoaren 14ean lehen hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasleak ibilaldi bat egin zuten. Hernaniko ekogunera joan ziren. Bertan ekologiari buruzko ekintza batzuk egin zituzten.

Lehenengo, denen artean lastozko etxe bat egin zuten eta elkarrekin eraikuntzari horri buruz hitzegin zuten. Ondoren arto-buruekin inguruan zeuden animaliei jaten eman zieten.

Bazkaldu ondoren bertako txiki-park batean jolasteko aukera izan zuten.

Primeran pasa zuten eta errepikatzeko modukoa!!!