9 ikasle ohi gerturatu zitzaizkigun orain dela gutxi eskolara bisita bat egin eta gurekin bazkaltzera.

Orain dela hiru urte bukatu zituzten ikasketak Erainen eta orain Unibertsitatean daude, hala ere, tartetxo bat atera dute “etxera” bueltatzeko. Ikasle garaiko istorioak kontatu zizkiguten eta zein oroitzapen politak dituzten.

Mila esker bueltatzeagatik! Eskuzabalik hartzen ditugu ikasle ohi guztiak!