Joan den ostegunean DBHko 3. eta 4. mailako ikasleak Eureka zientzia museoa bisitatu zuten.

Bisitan elektrizitate tailer bat egin zuten (ikasle batzuk bolondres izan ziren), dokumentala ikusi planetarioan bizitza eta unibertsoaren bilakaeraz eta erakusketa gelak ikusi beren kabuz. Teknologiako klaserako proiektua burutzeko balio izan du, DBHko 3. mailako ikasle bakoitzak erreseina bat idatzi behar zuen ondoren bere blogean. Hauek ikusteko asignaturaren blogetik sar zaitezkete:

http://eraintecno3.blogspot.com

Bisitaldian, On Angel Davo eta On Jose Maria Ferrerek gelan adierazten digun guztia esperimentatzeaz gain, batzuk “La Oreja de Van Gogh” taldea ikusteko aukera izan zuten. Taldea beren hurrengo diska promozionatzen ari zen.