presentación virtual de Erain
Preguntas frecuentesNormativasAsignaturas Departamentos secretariaCircularesComedorCalendario horario AutobúsGalerías fotográficasyoutubeMoodleGrupo educativo Coas

HEZKUNTZA EREDUA

Modelo educativo Erain

NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

HEZKUNTZA ESKAINTZA

Oferta educativa Erain

LANABES PEDAGOGIKOAK

Instrumentos pedagógicos Erain

PROYECTOS

PROYECTOS

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

Innovación pedagógica Coas

CONECTAS

Memoria Erain 2017-2018

Ikasgaiak

Sailak

blogs externos

Ekitaldirik laster

Urt
25

25.01,.2019

Urt
25

25.01,.2019

Ots
5

05.02,.2019

Ots
8

08.02,.2019

Ots
8

08.02,.2019

Sarbidea

Facebook user?

You can use your Facebook account to sign into our site.

Log in with Facebook

LOG IN

euskaraz2

Hemendik aurrera, euskarazko berri guztiak hemen aurkituko dituzue

San Tomas 2018 Erainen

San Tomas jaia Euskal Herriko hiri eta herri askotan abenduaren 21ean egiten den baserritarren feria eta jaia da.

Guk ere gure eskolan, ohiturari jarraituz, San Tomas ospatu dugu, baina ez 21ean, 20an baizik, egun horretan Gabonetako oporrak hartzen ditugu-eta. San Tomas egunak ondoren etorriko den eguberriko egutegia zabaltzen baitu. Beraz, ospakizun bikoitza ikasle eta irakasleentzat.

Eta zer egin dugu? Egun berean ekintza ugari burutu dira ikastetxean zehar, alde batetik, Lehen Hezkuntzakoak, ete bestetik DBHkoak eta Batxilergokoak.

Hauxe izan da Lehen Hezkuntzakoen egitaraua:

-Gelak eta apalak txukundu.

-Gabon kanten lehiaketa.

-Txistorra dastaketa.

DBHkoek eta Batxilergokoek egin dutena berdin samarra izan da, baina desberdintasun bat ere badago: ikasle zaharrenak egun hau aprobetxatzen dute beraien Gabon jaialdia ospatzeko. Oholtzan musika emanaldiak, txiste saioak, imitazioak etab. ikusteko parada izango du jangelara bertaratzen denak. Lehen aipatu dudan bezala, jaia girotzeko eta ospatzeko ikastetxean, asko izaten gara jantzi tradizionalak janzten ditugunak.

Jardunaldia 12:15ean amaitutzat eman da. Ikasle guztiak autobusa edo autoa hartzera abiatu dira, oporrak buruetan dituztela. Irakasleok, berriz,urteari amaiera emateko (ekintza hau ere ohikoa denez), adiskidetasunezko bazkari bat ospatu dugu ikastetxean bertan.

Eguberri zoriontsua eta urte berri ezin hobea opa dizkizuegu!

Azken eguneraketa: Asteartea, 08 Urtarrila 2019 15:56

Bisitak: 63

Euskaraldia ez da amaitu

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, EUSKARALDIA ekimena bukatu zitzaigun. Egun horretan, ERAINen ekimenean parte hartu dugunok hamaiketako goxo baten inguruan bildu ginen, bizitako esperientziak partekatuz.

Argi dago EUSKARALDIAK arrakasta handia lortu duela. Datu objektiboek horrela erakusten dute. 220.000 herritarren parte-hartzea ez da txantxetakoa. Antolatzaileek espero zutena baino askoz handiagoa izan da.Halaber, parte-hartzaile horien jardunak txaparik gabeko herritar asko ere zipriztindu dituenez, ekimenaren eragina zabalagoa izan delakoan nago.

Zenbakiak alde batera utzita, bakoitzak baloratu beharko du ekimenaren arrakasta. Ikasleei denetarik entzun diet. Batzuek asko nabaritu dutela dioten bitartean, beste batzuk ez dira hain baikorrak izan. Dena den, garbi geratu da ERAINgo ikasleak horrelako ekimenetan parte hartzeko gai direla.

Izan ere, EUSKARALDIAK kontuan hartzeko moduko erantzuna izan du ikasleen artean, batez ere, batxilergoko 2. mailan. Pozgarria izan da euskara maila oso ezberdina duten ikasleak txapa soinean ikusi izana, Euskaran oso nota onekoak eta txarrekoak animatu baitira BELARRIPREST zein AHOBIZI izateko.

Irakasleen artean ere, arrakastatsua izan da, zalantzarik gabe. Hizkuntza ohiturak aldatu egin ditugu irakasle batzuen arteko harremanetan. Inoiz baino euskara gehiago entzun dugu irakasleon jantokian, irakasle eta langileen arteko elkarrizketetan...

Eta hemendik aurrera, zer? Baikor izateko unea delakoan nago. Ea beldurra kentzeko balio digun, euskaraz ari direnei ulertzeko gai garela erakutsi baitugu.

Azken eguneraketa: Asteartea, 04 Abendua 2018 18:46

Bisitak: 103

Inguru giroan ikasten

Martxoaren 14ean lehen hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasleak ibilaldi bat egin zuten. Hernaniko ekogunera joan ziren. Bertan ekologiari buruzko ekintza batzuk egin zituzten.

Lehenengo, denen artean lastozko etxe bat egin zuten eta elkarrekin eraikuntzari horri buruz hitzegin zuten. Ondoren arto-buruekin inguruan zeuden animaliei jaten eman zieten.

Bazkaldu ondoren bertako txiki-park batean jolasteko aukera izan zuten.

Azken eguneraketa: Ostirala, 26 Maiatza 2017 09:49

Bisitak: 1185

+

Amaren eguna

Denok oso ondo dakigunez, maiatzaren lehen igandean amaren eguna ospatzen da. Batzuek esaten dute merkatarien asmakeria bat dela; beste batzuek, berriz, beti ospatu behar den zerbait dela (???). Iritzi ezberdinak, bai horixe.

Baina gure ikastetxean, egun honen ospakizunari laguntzeko badaude beste arrazoi batzuk: maiatzean Ama Birjinaren hilabetea ospatzen dugu, eta hori gutxi bada, maiatza loreen hilabetea da, Loreila. Horrelaxe dio esaera zahar batek: "martxoa haizetsuk eta apirila euritsuk, egiten dute maiatza ederra eta loretsu".

Hori dela eta, ikasleekin zenbait oparitxo xume egitea erabaki genuen. Hauek eskulanetan edo hizkuntza saioetan egin ziren: loreak, marrazkiak, olerkiak, ...
Egia esan, oso politak gelditu ziren. Hemen azpian dituzue 1. Mailakoek eta 3. Mailakoek burutu zituzten loreak.

Azken eguneraketa: Azteazkena, 24 Maiatza 2017 12:06

Bisitak: 1198

GUADALUPERA ERROMERIA

Hirugarren ebaluazioko txangoa Guadalupera egin genuen, aurtengo erromeria ez da aurreko urteetakoa bezalakoa izan; aurten DBHko kurtso guztiak nahastuta joan gara.

Hasieran taldetan banatu ginen, kurtso desberdinetako 6 ikaslez osatuak. Helburua gure arteko harremanak hobetzea izan da. Talde bakoitzak eskolatik irteteko ordu zehatz bat zuen eta bidean zehar kontrol batzuetatik pasa behar zuen. Ibilaldia talde osoa batera egin behar genuen, taldekide bat ez bazegoen, irakasleak ez zigun kontroletik pasatzen uzten. Oso ongi pasa genuen bidean.

Talde guztiak Guadalupera iristerakoan, hamaiketakoa hartu eta Errosario Santua errezatu genuen. Ondoren jolasteko eta ongi pasatzeko denbora izan genuen.

Nire ustez oso ideia ona izan da txango mota hau egitea, azkenean zortzi ordu gaude egunero eskolan gure kurtsoko kideekin eta horrelako ekintzak egiten beste pertsona desberdin batzuekin egoten gara eta oso ondo pasatzen dugu. Asko gustatu zait txango hau!

Lukas Medina (DBH 1.maila)

Azken eguneraketa: Azteazkena, 10 Maiatza 2017 12:43

Bisitak: 1263

LEHEN HEZKUNTZAKO 3. ETA 4. MAILAKOEN IBILALDIA. SAN ANTON URTEGIA

 

Martxoaren 14 ean Eraindik autobusa hartu eta San Anton urtegira hurbildu ginen.

Bi taldetan banatu gintuzten, 3. mailakoak alde batetik eta 4. ak bestetik. Hasiera batean, urtegiko ezaugarriak eta zergatiak argitu zizkiguten, ondoren urtegiko barnealdera abiatu ginen. Aurretik aipatu ziguten bezala, urtegiak 50 metroko sakonera zuen, eta eskailera estu batzuetatik jaitsi ginen beheraino. Honekin lehen bisitaldia bukatutzat eman genion. Berriz ere autobusa hartuta, Elordiko araztegira joan ginen. Hemen hamaiketakoa hartuta bigarren bisitari ekin genion, urak jasaten dituen tratamenduak ikusiz. Azkenik bideo batekin amaitu zen bisitaldia.

Eguerdi guztia geneukanez eta egiten zuen eguraldi aproposarekin, Hondarrabiko hondartzara gerturatu ginen. Eta horrela ibilaldia bukatu zen. Primerako eguna benetan!

Azken eguneraketa: Osteguna, 06 Apirila 2017 10:13

Bisitak: 1371

Copyright - Colegio Erain