presentación virtual de Erain
Preguntas frecuentesNormativasAsignaturas Departamentos secretariaCircularesComedorCalendario horario AutobúsGalerías fotográficasyoutubeMoodleGrupo educativo Coas

HEZKUNTZA EREDUA

Modelo educativo Erain

NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

HEZKUNTZA ESKAINTZA

Oferta educativa Erain

LANABES PEDAGOGIKOAK

Instrumentos pedagógicos Erain

PROYECTOS

PROYECTOS

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

Innovación pedagógica Coas

CONECTAS

Memoria Erain 2017-2018

Ikasgaiak

Sailak

blogs externos

Ekitaldirik laster

Ots
19

19.02,.2019

Ots
21

21.02,.2019 - 22.02,.2019

Ots
23

23.02,.2019

Ots
25

25.02,.2019 - 27.02,.2019

Ots
26

26.02,.2019

Sarbidea

Facebook user?

You can use your Facebook account to sign into our site.

Log in with Facebook

LOG IN

euskaraz2

Hemendik aurrera, euskarazko berri guztiak hemen aurkituko dituzue

“Ez dugu ikusten ikusten duguna baizik eta garena”

 

14. Coca Cola saria. Euskarazko narrazio laburren lehiaketa.

Pasa den ostiralean, martxoak 10, DBH 2. mailako Telmo Bilbao, Pablo Logroño eta Jesus Gutierrez ikasleek Coca Colak antolatutako narrazio lehiaketan parte hartu zuten.

Ikastetxe desberdinetako gaztetxoak Deustoko Unibertsitatean elkartu ziren, urduritasuna eta ilusioa ziren nagusi guztien arpegietan. Lehiaketan sartu bezain laster jostailuzko argazki makina bana eman zieten, bertatik begiratuz "Ez dugu ikusten ikusten duguna baizik eta garena" esaldia irakurtzen zen. Hori zen beraien narrazioa egiteko erabili behar zuten esaldia. Minutu batzuk pentsatzen eman eta gero, idazten hasi ziren.

Hiru istorio oso desberdin idatzi zituzten gure ikasleek baina oso pozik irten ziren. Esperientzia polita izan da beraientzat. Orain ea sariren bat irabazten duten itxarotea geratzen zaigu!

Azken eguneraketa: Asteartea, 14 Martxoa 2017 11:19

Bisitak: 1495

Bidaia agentzia batean bihurtu dira ikasleak

Azken aste honetan DBH 3. mailako ikasleek bidaia agentzia batean bezala egin dute lan Euskara klaseetan.

Erronka: aita, ama, 16 urteko semea eta 5 urteko alabarekin asteburu batean egin dezaketen bidaia bat antolatzea. Baldintza: ezin dituzte 1000 euro baino gehiago gastatu.

Adimen desberdinak landu dituzte lan honetan zehar: ahozko eta idatzizko komunikazioa euskaraz landuz adimen linguistikoa, adimen artistikoa kartelak eginez, adimen matematikoa kontuak ateraz...Lan guztia taldetan egin dute beraz, taldean lan egiten, ideiak konpartitzen, besteen iritziak entzuten ere ikasi dute.

Oso ongi pasa dute lan hau egiten eta beraien bizitzarako gauza asko ikasi dituzte. Ez da hain erraza bidaia bat planifikatzea.

Azken eguneraketa: Ostirala, 17 Otsaila 2017 10:00

Bisitak: 1379

KIROLEZ BETETAKO EGUNA

 

Otsailaren 3an, DBHko ikasleek 2. Ebaluaketako irteera egin genuen. Eskolatik Anoeta estadiora joan ginen. Bertan, Errealaren museoa ikusi eta gero, Anoeta futbol zelaiko instalazioak bisitatu genituen: aldagelak, prentsa aretoa, futbol zelaia...

Ondoren, Txuri-urdin izotz jauregira joan ginen patinatzera. Joko batzuk egin eta gero musika entzuten patinatu genuen. Oso ongi pasa genuen!

Anoetan dagoen skate-parkean bazkaldu eta gero, futbolean jolastu genuen kursto guztietako ikasleak nahasturik. Kirolez betetako eguna igaro genuen.

Lucas Garmendia

Azken eguneraketa: Asteartea, 14 Otsaila 2017 10:13

Bisitak: 1019

San Tomás eguna Erain: Gabonen ataria

Abenduaren 20an San Tomas eguna ospatu genuen Erainen. Gabonetako oporrak hartu aurretik, ohiturari jarraituz, "San Tomas feriya, txorixua eta ogiya".

Gure ikasgelak zertxobait txukundu ondoren, Meza Santua ospatu genuen. Ondoren, batxilergoko 1.mailako ikasleek txistorra goxoa banatu ziguten, batxilergoko 2. mailakoek jaialdiaren azken prestaketak egiten zituzten bitartean.

Azken eguneraketa: Azteazkena, 21 Abendua 2016 12:56

Bisitak: 1963

+

Jaiotzarik ederrenak LH 4. mailan eta DBH 1. mailan

Ilusiorik handienarekin prestatu dituzte ikastetxeko ikasleek jaiotzak. Azkenean LHko 4. mailak eta DBHko 1. mailak irabazi dute saria.

Lan eta imajinazio handia ikusi da aurten gela guztietako jaiotzetan. Oso lan politak ikusi ditugu Lehen Hezkuntza eta DBHko geletan. Material tradizionalak alde batera utzi eta aurten material berriak ikusi ditugu. Aipatzekoak dira DBH 3. mailako ikasleek egindako jaiotza, Jesus, Maria eta Jose arrain artean ikustea ez da ohikoa izaten eta LHko 6. mailakoena. Azken jaiotza honek ia gela osoa betetzen du eta pertsonaiek ikasleen arpegiak dituzte.

Lehen Hezkuntzako 4. mailakoek "goma eva" materiala erabili dute jaiotza tradizional eta polit bat egiteko. DBH 1. mailakoek aldiz, margotutako gatza erabili dute jaiotzako pertsonaien gorpuak egiteko. Zorionak bi kurtsoei lehiaketa irabazteagatik.

Azken eguneraketa: Astelehena, 19 Abendua 2016 13:27

Bisitak: 1123

Aiako Harrietara

Lehenik autobusera igo ginen eta martxan jarri zen. Hara iritsi ginenean, ibiltzen hasi ginen. Lehen ordu erdian zuhaitz asko zeuden, baina geroago harrizko tunel batzuetatik pasatu ginen.

Pixka bat ibili ginen eta ur jauzi bat ikusi genuen, polit polita zen! Ordu bat pasa eta gero meategi bat ikusi genuen.

Ibilbidea bukatu zenean, zelai batera iritsi ginen. Hor bazkaldu genuen eta beisbolera jolastu genuen.

HAU BAI TXANGO ONA!!!!

Javier Gutiérrez. 6º EP

Azken eguneraketa: Azteazkena, 07 Abendua 2016 11:04

Bisitak: 982

Copyright - Colegio Erain