Urtero bezala, urrian, ibilaldia egin genuen. Aurten, Ernio mendira.

Horretarako, autobusa hartu genuen, eta Iturriotz baserriraino joan ginen. Handik, poliki-poliki, aldapa gora, eta Zelatunera iritsi ginen.

Han, atseden txiki bat, eta hamaiketakoa. Toki hori oso egokia da jolasteko. Horregatik, 1., 2., eta 3. mailakoak hor geratu ziren. Eta 4., 5., eta 6. mailakoak, nahi izan zutenak, berriz aldapa gora, eta tontorrerantz abiatu ginen.

Bidean, gurutze bat dago, eta 5 aro. Tradizioak esaten duenez, mina daukazun tokitik pasatzen badituzu, mina joango zaizu, edo gutxiago izango duzu. Beraz, ilara bat egin genuen, eta denok bete genuen tradizioa. Handik oso gutxira, tontorra. Denok iritsi ginen. Aprobetxatu genuen ikusteko Jaizkibel, Larun, Aiako Harria… Argazki batzuk, eta kontuz, beherantz.

Zelatunen bazkaldu, eta bueltatzeko ordua iritsi zen. Autobusera berriz, era Erainera.

Egun politta eta ederra!!!