Erain Gipuzkoako COAS Heziketa Taldeko mutilentzako hezkuntza egoitza da. Bere hezkuntza jarduera 1971. urtean hasi zuen, beraien semeentzako Josemaría Escrivá de Balaguer Deunaren irakaspenak jarraitzen zituen heziketa modu bat bilatzeko asmoa zuten guraso talde baten bultzadari esker. Arruntasunaren santu honek kalitatezkoa eta berritzailea den hezkuntza, ondo egindako lanean, pertsona zaintzen duten eta kristau balioak txertaturik dituen metodologia motibagarrien barneratzean oinarritzen dela uste zuen, gizarte eraginkor bati zerbitzua emateko.


Erain-eko lehen egoitza Hernanin kokatu zen, Ave Maria Etxean, txalet handi bat, lorategi eder batekin, Javier del Valle de Lerchundiren jabetzakoa. Bere bi seme ikastetxeko ikasle izan ziren beranduago.

Erain Hernanin egon zen hiru IKASTURTEZ, ikastetxeko behin betiko egoitza eraikitzen zen bitartean. Baserri zahar baten lurrak erosi ziren, Gaintxurizketa goian, Donostiatik Irunera doan errepidearen alboan. Obrak atzeratu ziren, eta Erain ikastetxea Hernaniko Etxean hasiko zela aurreikusita zegoenez, ikasturte batez, 1974-75, Erain-ek ikasturte hartan Donostiako eraikin bat hartu zuen, Miramar-ko auzoan antzinako ikastetxe baten egoitza izan zena eta etxebizitzak eraikitzeko eraitsia izan behar zuena. 1975/76 hurrengo ikasturterako bere gaur egungo egoitzara lekualdatu ahal izan zen.

 

Toki aldaketa horrekin bat etorri zen Ikastetxeko zuzendaritzan emandako aldaketa. Alvaro Fuentes bihurtu zen zuzendari. Zuzendaritza taldean Luis Echarri ere bazegoen, Hernaniko aitzindarietako bat, eta Ikastetxeko etorkizuneko zuzendari izandakoa.
Hernaniko igarotako garaia ikastetxea abian jartzekoa izan bazen, Gaintxurizketako lehen garaia ikastetxearen egonkortasun aldia izan zen. 1979/80 ikasturtean lehenengo ikasle promozioa bukatu zen.

Luis Echarrik ikastetxearen zuzendaritzaren ordezkotza hartu zuen. Ikastetxea ikasleen zenbatekoan hazten zihoan urtetik urtera. Eraikin BERRI bat beharrezkoa zela ikusi zen, gelentzako toki handia izateaz gain, ikastetxeko zerbitzu zentral guztiak barne hartu zitzakeena. Gurasoek eskuzabaltasunez proiektu hau bultzatu zuten, bereziki, otoiztegi berri baten eraikitzea, eraikina osatu zuena eta familia guztien ahaleginarekin burutu zena. Zuzendaria orduan José Luis Villamor zen.

 

2007. urtean Eraineko eraikinen berritzea burutu zen. Hainbat arrazoi zirela eta – klima, itsasoarekiko gertutasuna, etab.- jatorrizko eraikinak hondatu egin ziren eta hauek berritzea beharrezkoa zen. Etapa berri hau D. José Ignacio Mir-ek kudeatu zuen, familien eta ikasle ohi askoren elkarlanari esker, proiektua aurrera atea zelarik, eraikin moderno eta erabilgarri batzuekin, hezkuntza proiektua errealitate bihurtzen lortzea laguntzen zuten teknologiekin hornituta.